HEMEN DEBAGOIENA

Ganbara Txikiren hogei urteko ibilbidea ezagutzen

Miren Arregi Amasorrain 2024ko urtarrilaren 18a

Ganbara Txiki Kantu Eskolak 20 urte beteko ditu 2024ko irailean eta urteurrena baliatuta atzera begirakoa egin du. Kantu Eskolatik ehunka neska-mutiko pasatu dira urte hauetan guztietan eta asko izan dira gauzatu dituzten proiektuak. Musikalak direla, ipuin musikatuak, bidaiak, kontzertuak… Urteurrena aprobetxatuta, Ganbara Txikiren ibilbidean protagonista izan direnekin elkartu da Goiena telebista, euren bizipenen berri jasotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak