Pentsiodunen mugimenduak, sei urte

Miren Arregi Amasorrain 2024ko urt. 15a, 14:38

Astelehenero bezala elkartu dira, ohiko lekuetan, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kideak. 2024ko lehenengoa, aldarrikapenerako ez ezik, ospakizunerako eguna ere izan da, sei urte bete baitira mobilizazioei ekin zienetik.

Oñatiko bilkuran harro azaldu dira pentsiodunak "bidezkoa den aberastasunaren banaketaren aldeko borrokan" hartu duten tokiagatik: "Duela sei urte pentsiodunak eta adineko jendea guztiz baztertutako taldea ginen, eta sei urte hauetan lortu dugu agenda politikoan egotea, albistetan agertzea, gure aldarrikapenez hitz egitea eta haiek aztertu eta onartuak izatea", azaldu du Josefe Diaz de Tuestak.

Lortutakoak eta lortzeko daudenak

Hainbat dira pentsiodunen mugimenduak urte hauetan lortutakoak, besteak beste, 2013ko Alderdi Popularraren erreformak proposatzen zuen pentsioen %0,25eko igoera hura indargabetzea, pentsiodunak kalera ateratzera bultzatu zuen erabakia, alegia. Baina gehiago ere izan dira: "Lortu dugu, besteak beste,  KPIaren igoera pentsioei urtero aplikatzea edo alargunen pentsioa asko hobetzea. Halere, badago zer lortu, nagusiki, aspaldian aipatzen dugun 1.080 euroko gutxieneko pentsioa lortzea eta hori bezain inportantea, genero arrakala gainditzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak