'Makilakixki' ipuin musikatua aurkeztu dute Santa Ana aretoan

Imanol Beloki Unamuno 2023ko abe. 17a, 19:31

Oñatiko Santa Ana aretoan aurkeztu dute Makilakixki ipuin musikatua. Josu Elberdinen lana da, eta Aitor Biainek zuzenduta, Ganbara abesbatza txikiak abestuta, Eli Mendiaraz pianoan, Miel Guridiren ahotsarekin narratzen, eta Jabi Erostarberen ilustrazioekin.

"Duela urte batzuk Ganbara kantu eskolak ipuin musikatuak proiektua jarri zuen martxan. Helburua, euskal ipuinak berreskuratzea zen; gure kasuan, abesbatza bat garenez musika jarri nahi genien ipuinei. Gainera, ipuin musikatu asko daude ingelesez, baina, euskarazkoen beharra ikusten genuen, ikastetxeetarako, musika eskoletarako… Duela hamar urte jarri genuen martxan ipuin musikatuak proiektua eta hiru ipuin argitaratu genuen, euren diskoarekin, marrazkiekin, karaokearekin… eta hor geratu zen proiektua. Duela bi urte proiektua berrartu, eta, Oñatiko ipuinak izenpean hasi ginen lanean, eta hor kokatzen da Makilakixki".

Hurrengo lana martxan; 'Tartalo'

"Oñatiko ipuinak eta Makilakixki proiektua Oñati oinarri hartuta, Oñatiko tokiak, mendiak, pertsonaien izenak… ditu, eta honakoa laugarren lana da, baina, bosgarrena ere martxan dugu. Tartalo bosgarren proiektua izango da, eta, hiruhilabete barru aterako dugu". Hurrengo lana modernizatzea ere helburu dugu. Hau da, QR kode batekin, disko erreproduzitzailerik ez duenarentzat".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak