Ama jostuna izanik, umetatik ikasi du josten Ana Arregi oñatiarrak; eta ohean "bero eta goxo" egon ahal izateko, zaku beroak erakutsi zizkion, bikote duenIosu Unzurrunzagareki. Hala, sortu zen Negugoxo proiektua; hasieran hobbie eta gero proiektu bihurtu zutena. "Bereziak" dira zakuak beraientzat, sikuak eta oso iraunkorrak
Orain baina, zerbait berria dute eskuartean, Anaren amaren mantak. Behin Negugoxo bideratuta, ama sartu zaie proiektuan, eta eskuz jositako manta sorta bat jarriko dute salgai. Sakuak 17 euroren truke eros daitezke, manten prezioa aldiz 50 eurotakoa da. Eskaerak, Instagram-eko @negugoxo kontura idatziz edo 634491599 zenbakira whatsapp-a bidaliz egin daitezke.