Gaur egun Oñatiko produkzioa ez da antzina bezalakoa, baina esklusiboki egindako aterkiak egiten dituzte, Oñatin egina ikurra daramatenak. Gaman nagusia Oñatitik kanpo egiten duten arren, mundu guztian da ezaguna Ezpeleta marka.
1935. urtean hasi ziren eta garai horietan herrian zuen tailerra Ezpeleta familiak. Ondoren igaro ziren gaur egun dauden tokira, non, hasieran, hogei langiletik gora zeuden; gaur egun, berriz, langileen laurdena dago bertan. Urteetan zehar produkzioa jaitsi den arren, oraindik, batez ere, Europako herrialde ezberdinetatik eskaera bereziak egiten dizkiete. Esklusibitate horren adibide da, aterkiaren prozesu guztia eskuz egiten dela.