Kultura-ondarea ezagutzeko bisitak egiten ari dira Oñatin

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko aza. 9a, 17:15

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ondarearen europako jardunaldien barruan, bisita gidatuak egiten ari dira oñatin dagoen gipuzkoako artxibo historiko probintzialean

Kultura-ondareari buruzko sentsibilizazio areagotu nahian antolatu dituzte jardunaldi hauek, eta, aurten lantzen ari den gaia, bizirik dagoen ondarea da. Ekimen honekin, ondarearekin eta historiarekin lotutako baliabode ugarietara iristeko aukera eta ezagutzeko aukera du publikoak.

Bisita gidatuan artxiboaren eraikina eta bere barruko tripak erakuseaz gain, dokumentu zaharrak zaintzeko hartzen dituzten neurriak izan dituzte ikusgai. Era berean, zaharkituta edo erabilgarri ez dauden dokumentuan berreskuratzeko egiten den lana ere ikusteko aukera izan dute, artxiboan bertan dagoen laborategian.

Nahi duenak zapatuan izango du bisita gidatura hurbiltzeko aukera. 10:00etan gazteleraz egingo dute eta 12:00etan, berriz, euskaraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak