Kameraren mugimenduaren teknika erabilita atera dituen hamalau argazki jarri ditu ikusgai Iosu Garai argazkilariak Oñatiko kultura etxeko erakusketa gelan. Basoa ikusten da argazkietan eta margolanen antz handia dute, inpresionismoari keinu eginez. Urriaren 29ra dago ikusgai erakusketa, egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.