HEMEN DEBAGOIENA

Txokolatea Oñatitik mundura zabaltzen

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urr. 12a, 09:00

Debagoienean egina saioaren atal berri honetan, gurean aski ezaguna den Natra enpresa ezagutuko dugu. Txokolatea oñatitik mundu guztira zabaltzen dute

Txokolatearen merkatuan lan egiten duen taldea da Natra. Kakao fruitua oinarri hartuta, hiru deribatu ateratzen dituzte: kakako pasta, gantza eta hautsa.

Txokolatea fabrikatzeaz gain, saldu ere egiten diete beste bezero batzuei, eta, kasu batzuetan, bezero horien produktuak ere Natran bertan egiten dituzte.

Denetariko produktuak ekoizten dituzte, besteak beste, txokolate tabletak, bonboiak edo txokolatinak. Bakoitzak bere prozesua du, eta saio honetan, txokolatinen produkzioko linea bat ikusteko aukera izango dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak