Anjel Mari Biain Zubiagirre jeltzaleak zinegotzi kargua hartu du

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko ira. 25a, 09:41

Oñatiko iraileko osoko bilkuran, “legeak horrela behartuta” formula erabilita hartu zuen, Oñatiko udalbatza osatzen duten gainerako 16 zinegotziek ekainean egin zuten modu berean. Jon Kepa Gerrikagoitiaren lekua beteko du Biainek, hark karguari uko eginda.

Anjel Mari Biain Zubiagirre jeltzaleak zinegotzi kargua hartu zuen atzo Oñatiko iraileko osoko bilkuran, Jon Kepa Gerrikagoitiaren lekua beteko du Biainek, hark karguari uko eginda.

ç

Zinegotzi kargua hartu zuen unea. Argazkia: Oihana Elorza

Gai zerrendan jasotako gainerako puntuak bozkatzen jarraitu zuten. Denak onartu zituzten aho batez. Tartean, hastear dauden jai nagusien antolakuntzan parte hartu duten irabazi asmorik gabeko herriko elkarteendako diru laguntza zuzena eta ez izendatua onartzea. Aurtengo jaietako egitarauak 60 bat ekintza jasotzen ditu eta erdiak inguru herriko elkarte eta eragileek antolatutakoak dira.

Onartutako beste puntuen artean zeuden Oñatiko Kale Katuen Elkartearekin egindako hitzarmena, katu kolonien kudeaketan laguntzeko eta datorren urteko, 2024ko, Oñatiko jai eguna izendatzea. Normalean San Migel eguna, irailak 29, izaten da Oñatiko jai eguna baina datorren urtean domeka da, eta jai egun hori irailaren 9a, Arantzazuko Amabirjinaren eguna, izatea onartu zuen atzo udalbatzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak