Gaineratu du, dietak baino, bizitza osasuntsu baterako aldaketa egitea dela gakoa. "Adinarekin ikasten da azkar galtzen dena azkar irabazten dela", eta beraz, mirari dietak alde batera utzi eta bestelako lanketa batzuk egin behar direla azpimarratu du.
Osasuntsu jateaz gain, kirola egitea edota ondo deskantsatzea ezinbestekoak direla dio dietistak. Halaber, norberak daukana onartzen ikastea ere garrantzitsua dela aipatu du.