Tarta azkar bat prestatzeko errezeta egiten ikasiko dugu oraingo honetan. Horretarako, sandia, txokolatea eta platanoa behar dira; fruta jateko beste modu bat.
Errezeta proposamen berria: Masusta gorriekin egindako txokolatezko bonboiak. Txokolatea, koko-olioa, jogurta, masusta gorriak eta kakahuete krema behar dira errezeta honetarako. Baita, izotz-pusketetarako moldea ere.
Asto jana egingo dute zapatuan Aretxabaletan, eta kalera irten gara haragi horren inguruan galdetzeko. Halaber, zein elikagai da sekula dastatu duten arraroena?
Bihar egingo dute asto jana Aretxabaletan. Astoaren jana jango dute modu batera edo bestera prestatuta; adibidez, gisatua eta hanburgesa. Aretxabaletako elkarteetan prestatuko dute, eta batzuetan lanean dabiltza dagoeneko. Esate baterako, lan horretan dabil Roberto Lopez Hibai-Gain elkarte gastronomikoko bazkidea.
Irailaren 22tik 30era ospatuko da Donostia Zinemaldia, eta hitzordu hori aitzaki moduan hartuta bergararrei galdetu diegu jaialdiaren inguruan eta ea famatuak izatea nahiko luketen.
Ion Berasategi bergararra bidaiari amorratua da. Uda honetan Mongoliako ipar mendebaldean ibili da. Hiru hasteko zeharkaldia egin du Altai mendietan. Hamasei laguneko taldean ibili da, eta 200 bat kilometroko distantzia egin dute gauean kanpin-dendetan lo eginez eta Mongoliako populazioa zein paisaiak ezagutzen. Asia erdialdean kokatua, munduko 19. herrialderik zabalena da, baina oso dentsitate txikia du. Biztanleen erdia, gainera, nomada da.
Ordaintzeko bide eta modu ezberdinak daude gaur egun. Hala, kasuan kasu, herritarrek ordainketak nola egiten dituzten galdetu dute Uda giroan saioan.
Abenturak eta bidaiak gustuko ditu Idoia Herrarte arrasatearrak eta hainbat herrialdetan ibili izan da orain arte. Aurtengo udan India iparraldea aukeratu du, Kaxmir ingurua, eta hainbat ibilaldi egin ditu hango mendietan. Era berean, bakarrik bidaiatzeari ere balioa eman gura izan dio.
Kolore fluorrak agurtu eta lur koloreak izango dira protagonista udazkenean. Zehazki, laranja eta klein urdina izango dira aurten kalean barrena gehien ikusiko ditugun bi koloreak.
Udazkenean sartuko gara laster eta horrek janzkera eta ordutegia aldatzea ekarriko du, besteak beste. Hala, sasoi berrira egokitzeko herritarrek egiten dituzten moldaketen berri jaso dute Uda giroan saioan.