Freskuraz gozatzera, mendi ibilaldiak egitera zein lasai egotera etorri dira aurtengo udan turistak Oñatira. Aurreko urteetako egonaldiak baino luzeagoak egin dituzte orokorrean eta inguruak bisitatzeko egun pasako irteerak ere egin dituzte, euskal kostaldera eta hiriburuetara, gehienek. Etxe Aundi hotelean zer nolako uda izan duten kontatu du bertako kudeatzaile Xegun Altolagirrek.