Oñatiko Goribarko biribilgunea egiteko lanak amaitutzat ematen ditu Oñatiko Udalak. Detaile txiki batzuk falta diren arren, trafikoa normaltasunez ari da jada azken egun hauetan bertatik. Hilabete hauetan, lanek trafikoan eragina izan duten arren, errei bat uneoro irekita egon da, eragozpenak ahalik eta txikienak izateko. Era berean, bi autobus geltoki berri ere egin dituzte Kanpazelai industrialdean.
Biribilguneko lanez gain, Udalak irisgarritasun lan osagarriak ere egiten ari da une hauetan. Otadui zuhaiztia, Torreauzo eta Kanpazelai industrialdean egindako autobus geltokiak oinezkoentzak batzeko lanak dira hauek. Lehen pausoak eman diren arren, lan hauek urrian amaitzea espero dute.
Trafiko askoko tokia da Goribarko biribilgunea, eta, Munazategiko biribilgunean gertatu bezala, obra hauek ibilgailuen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatuko dute.