Uda iristen denean jende asko joaten da kanpora oporretara, baina badira gurean gelditzen direnak ere. Oñatin adibidez, taberna eta komertzioetan jendea ari dela nabarmendu dute, baita turistak ere.
Dena dela, denda batzuk atseden hartuko dute, beste batzuk ordea, zabalik egongo dira hilabete guztian, hori bai, ordutegi murritzago batekin.
Beste sasoi bateko eguraldia
Argi dagoena da eguraldia izan dela Euskal Herrian gelditu direnean artean mintzagai nagusietako bat. Euskalmeten arabera, aurten eguzki-orduak %23an jaitsi dira eta orokorrean beste garai bateko giroa nagusitu da.