2020. urteko kolpearen ondoren, pixkanaka turismoa badoa pandemia aurreko datuetara gerturatzen, izan ere, momentuz aurten iazko datuekin alderatuz igo egin eta bailara bisitatu dutenen turista kopurua.
Ondare kulturalak, alde zaharrak edo monumentu historikoek deituta, bisita gidatuen kopurua ere igo egin dela hauteman dute aurten Bergaran, zein Oñatin. Dena dela, turistak gehienbat parke naturalek erakarrita etortzen direla azpimarratu dute Turismo Zentrotik.
Estatu Espainiarretik eta Euskal Herriko txoko desberdinetatik urbildu da jendea eta momenturarte lekuaren oso balorazio positiboa egin dute.