Mustapha Archaoui eta Ainara Urrutia azkarrenak Torreauzon

Mireia Bikuña 2023ko eka. 26a, 16:22

Beraiekin batera igo ziren podiumera Andoni Gomez bergararra eta Eric Martin oñatiarra; eta Ainara Uribarri oñatiarra eta Idoia Nogales debarra. Guztira, 201 korrikalarik hartu dute parte 24. aldian.

Beti bezain popularra izan da Torreuzoko krosa. Herriko korrikalari asko, baina baita ere, punta-punta diharduten korrikalariak. Eta, hain zuzen ere, euren artean egon dira irabazleak eta baita, aurreneko postuak ere.

Azkar, oso azkar, hasi dute lasterketa, bereziki Andoni Gomez bergararrak ipinitako erritmoari esker. Aurreneko lekuetan zihoazenek segituan hartu dute abantaila, eta ia bakarka egin dute Olaterainoko zatia. Gomez, Archaoui, Martin, Lete, eta Madariaga izan dira lehen bostak Olateko bihurgunean.

Atzerago pasa dira handik Ainara Urrutia eta Ainara Uribarri. Oso gertu, bata bestearengatik. Idoia Nogales izan da hirugarren emakumea, ibilbide erdian.

Emakumeen lasterketak ez du aldaketarik izan itzulerakoan. Bai ordea, mutiletan. Iraban baserriaren parean, aldapa behera, erritmoa aldatu du Archaouik, eta Gomezi aurre hartu, eta bakar-bakarrik sartu da helmugan, han zeuden zaleen txalo artean.

Aulki egokituetan

Irteera hartu duten 193 korrikalariak izan dira protagonistak Torreauzon. Baina, egon dira beste batzuk ere: handbike-an eta hanka bakarrarekin patin gainean egin dutenak. Eta, horietan, azkarrena, Iñaki Igartua oñatiarra izan da. Oraintsu hasi da handbike-arekin, eta lasterketa ederra egin du, etxekoen aurrean.

Sailkapenak

Gizonezkoak

  1. Mustapha Archaoui: 24.39
  2. Andoni Gomez: 24.54
  3. Eric Martin: 25.02
  4. Xabi Lete: 25.46
  5. Beñat Madariaga: 27.12
  6. Miguel Angel Encina: 27.15
  7. Xabier Luis: 27.45
  8. Ibai Etxegia: 27.54
  9. Axier Agirre: 28.05
  10. Juan Mari Poza: 29.00

Emakumezkoak

  1. Ainara Urrutia: 28.15
  2. Ainara Uribarri: 28.35
  3. Idoia Nogales: 29.59
  4. Lourdes Colomo: 30.48
  5. Leire Astigarraga: 31.20
  6. Olatz Korkostegi: 34.21
  7. Izaro Elorza: 36.29
  8. Alaitz Atxa: 37.24
  9. Maria Libertad Cardenas: 37.29
  10. Ana Martin: 38.21
Erlazionatuak

Torreauzoko krosa, argazkitan

Mireia Bikuña 2023 eka 25 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak