HEMEN DEBAGOIENA

Corpus jaietan murgiltzeko prest dago Oñati

Miren Arregi Amasorrain 2023ko ekainaren 9a

Oñati Corpus jaietan murgiltzeko gertu dago. Gaur hasi eta domekara bitartean 500dik gora urte dituen ospakizunak hartuko ditu kaleak. Ia 300 oñatiar ari dira edo ariko dira domekako prozesioan lanean, eta aste honetan prestaketa lanean dabiltza buru-belarri dena antolatu bezala irten dadin. Santuen irudiak atondu dituzte, eta dantzari eta txistulariek ere azken entseguak egin dituzte.