Jende ugari mugitzen den tokia da Usakoko bainutokia eta aurten ere autobus zerbitzua jarriko dute bertaratu ahal izateko; astelehenetik aurrera egongo da martxan: Ugarkaldetik 16:30ean eta 19:30ean abiatzen diren autobusak joango dira haraino.
Gainera, azken urteetan egin bezala, aparkalekua zabalduko dute erabiltzaileentzat. Hori dela eta, bide bazterrean ez aparkatzeko eskatu dute; hori errespetatu ezean, isunak jarriko direla jakinarazi dute.
Ur txorrotak ere zapatutik
San Lorentzoko ur txorrotak ere zapatuan jarriko dituzte martxan. Eltzia aurrealdeko ur txorrotak egunero erabili ahal izango dira, 11:00etatik 21:00etara. Bainu-denboraldiak hiru hilabete iraungo du.