Dena prest duatloiaren 30. ediziorako

Oñatiko Duatloiaren 30. edizioa jokatuko da zapatuan. Berrikuntza ugarirekin dator aurtengo lasterketa. Helmuga plazaren erdian izango da; bizikletak uzteko lekua Atzeko kalean jarriko dute eta lasterketa zuzenean jarraitu ahalko da plazan jarriko duten pantailatik. Ibilbidea ere gogortu egin dute edizio berrirako. Bestalde, Oñati eta inguruetako errepideak, eta autobus zerbitzuak, eten egingo dira lasterketaren eraginez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.