Emakume gazteena izango da gaur oholtza

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko mar. 10a, 10:00

Zarta antzerki taldeak 'isiltasunaren gatibu' antzezlana eskainiko du iluntzean Santa ana antzokian, 20:30ean. Emakume gazteek jasaten dituzten zapalkuntzak oinarri dituen lana da taula gainean eskainiko dutena; umore ukituak ere ez dira faltako

Pandemia aurretik Irazan Gazte Taldetik sortutako antzerki taldea da Zarta. Hasieran, hamar kidek osatzen zuten taldea, baina, pandemiak eta partaideen gorabeherak medio, gaur egun lau kidek osatzen dute: Lide Arregi, Eider Hipolito, Naroa Sanz eta Aiora Davenne. Hain zuzen, taldea ez desagertzearen arrazoietako bat lauren antzerkian jarraitzeko zuten "gogoa" izan zela azpimarratu du Hipolitok. Horretaz gain, aukera ezin hobea iritsi zitzaien duela urtebete. "Oñatiko ikastolek proposatu ziguten Martxoaren 8rakoantzezlan bat egitea, eta jendearen erantzun ona ikusi ostean erabaki genuen hori izango zela gure proiektua", dio Hipolitok.

Isiltasunaren gatibu'

Horixe da Zarta taldeak gaur gauean Santa Ana antzokian taularatuko duen lanaren izenburua. Bertan, emakumeek eta, batez ere, emakume gazteek jasaten dituzten zapalkuntzen in-
guruan antzezten dute, arreta
lau egoeratan jarrita: adin desberdintasuna erlazioetan; emakumeei ematen zaien ahotsa hainbat tokitan; parrandetan jasaten dituzten eta fintzat hartzen diren erasoak; eta sare sozialetan ikusten den feminismoa, lanketarik ez duena. Urtebetean taldea eta antzezlana ere aldatu egin dira. "Lehenengo aldian dena oso azkar joan zen eta ikusi genuen zerbait hobea egiteko gai ginela, eta, nahiz eta erraza ez den, izan aurreko urtekoa baino landuagoa den antzezlana egitea lortu dugu", adierazi du Naroa Sanzek.

Urduri eta gogotsu

Lehen aldia izango dute horrelako antzoki batean eta urduritasuna nabari da, baina lan "txukuna" egiteko prest daudela adierazi du Davennek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak