Eratu da Oñatiko Emakumion Kontseilua taldea

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko ots. 17a, 15:30

Oñatiko Udalak atzo arratsaldez egindako batzarrean eratu zuen formalki emakumeen kontseilua. Orain arte lanean jardun duten arren, hemendik aurrera Udalaren organo izatera pasatuko da. Gustura agertu dira Udaletik emandako urrats berri horrekin.

Udalak beharrezkoa ikusten zuen pauso hau ematea. Orain arte emakumeen kontseiluan egindako lana ere azpimarratu nahi izan dute. Era berean formalki eratzeak orain arte egon izan diren zalantzak alde batera uzteko balioko duelakoan daude, eta gainera, ikusgarritasun maila handiago bat lortu.

Emakumeen kontseilua 14 kidek osatutakoa izango da, eta funtzionamenduari dagokionez, orain arte bezala jarraituko dute. Hilabetean behin elkartuko dira beharrezko gaiak jorratzeko. Orain, ordea, urtean bi asanblada orokor egingo dituzte, eta irekiak izango dira parte hartu nahi duenarentzat. Eta kontseiluko parte izan nahi duenarentzat ateak zabalik daudela ere azpimarratu nahi izan du alkateak.

Kontseiluan sartu gura duenak eskaera egin beharko du eta ondoren hori bideratu egingo da eta azkenean ofizialki kontseiluaren parte izatera pasatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak