Atzo, eguaztena, jende andana batu zen Oñatiko Santa Ana Udal Antzokian Felix Zubiak minbiziari buruz eskainitako hitzaldia entzuteko. Hainbat gaietaz aritu zen ordu bete iraun zuen ekitaldian; Minbizia zer den eta nola sortzen den, tratamendu berriengan jarri zuen konfiantza, orain arteko tratamenduak azaldu zituen... Donostia Ospitaleko ZIUko buruak hainbat azalpen eman zituen minbiziaren inguruan eta amaitutakoan, galderen txanda etorri zen. Laurogei pertsona inguru bertaratu ziren eta Felix Zubia zalantzak argitzen aritu zen.