Oñatiko Udalak pertsona nagusien mahaia sortu du, herriko adinekoen beharrak lehen pertsonan jaso ahal izateko. Behar horiek identifikatu eta Udaletik martxan jartzen dituzten proiektuak eragin handiagoa izatea da Udalaren nahia. Udalaren eta adineko herritarren arteko zubi-lanak egingo ditu foro horrek. Helburu nagusien artean daude: adineko pertsonei hitza eman eta beharrak ezagutzea, eurei eragiten dieten herri mailako egoerak aztertzea, elkargune bat izatea beraien esperientziak eta ekintzak partekatzeko eta hausnarketa eta eztabaidarako gune ere izatea.
Diagnosi bat egin dute aurretik, irailean hasita, eta egindako elkarrizketetan ondorioztatu du Udalak adinekoendako gune honen beharra zutela. Egun, hamasei herritar daude taldean, baina interesa duen edonork parte har dezake. Astelehenetan batzen dira, hilean behin, 10:00etan, Euskaldun Berria gelan. Izena emateko: ongizate@onati.eus edo 943 03 77 00.