Auzotarren berotasuna jaso zuen Jesus Mari Ugartek, Goribarko eta Kasablankako liburuaren aurkezpenean

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko ots. 6a, 15:17

Bi urteko lanaren ostean, Jesus Mari Ugarte oñatiarrak 'Goribar Kasablanka XX. mendeko bizitza argazkitan', argazki liburua kaleratu du. Auzotarrek emandako oraingo eta garai bateko argazkiak batu ditu Ugartek bertan. 20 eurotan erosi daiteke Txokolaterixan eta Turismo Bulegoan.

Pasa den egubakoitzean, otsailaren 3an, aurkeztu zuten Oñatiko Kultur Etxean ‘Goribar Kasablanka XX.mendeko bizitza argazkitan’ liburua. Bi urteko lanaren ondoren, argia ikusi du lanak.  Aurkezpen ekitaldian Jesus Mari Ugartek, liburuaren egileak auzotarren berotasuna jaso zuen. Iñaki Olalde, Udaleko kultura zinegotziarekin batera aurkeztu zuen. 

Auzotarren kolaborazioa ezinbestekoa izan da liburua argitaratzeko, izan ere, haiek emandako argazkiekin osatu da liburua. Liburuaren kostua handia izan zela gaineratu zuen, kalitateari garrantzia eman diotelako, liburuan orri sendoak jarrita. Horregatik, udalari eskerrak eman nahi izan zizkion liburua finantziatzegatik.

Liburuaren aurkezpena eginda, orain liburua salgai egongo da 20 eurotan, Txokolaterixan eta Turismo Bulegoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak