Izan ere, aktibatuta dago elurraren protokoloa, baina Idoia Lazpita Oñatiko udaltzainburuak adierazi duenez, ez da ezustekorik izan. San Pedrotik Olatera arteko bidean erori den zuhaitz-enborra izan da intzidentzia handiena, baina ez da errepideraino jausi. Arantzazun, berriz, elurrak inguruak zuritu ditu, baina jende oso gutxi ibili da goizean zehar.