ALBISTEAK

Oñatiko Musika Bandako ohorezko bazkide izendatu dute 'Otxua'

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko urtarrilaren 9a

Urteroko ohiturari jarraituz, Errege Eguneko kontzertua eskaini zuen Oñatiko Musika Bandak egubakoitzean Zubikoan. Emanaldia berezia izan zen; izan ere, Jesus Odriozola ‘Otxua’ bandako ohorezko bazkide izendatu baitzuten. Omenaldiaren ostean, euskarazko sei abesti musikatu zituen bandak eta amaitzeko, Radetzky martxa musikatu zuten. Zapatuan, Santa Anan, Ganbara kantu eskolak antolatuta, haur eta familiei zuzendutako 'Ikustezinak' musikala eskaini zuten; domekan, berriz, 'Illuminations' ekimena aurkeztu zuen Hots abesbatzak Bidaurretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak