Kirol boluntariotza, kolokan

Iñigo Barrena Kortabarria 2022ko abe. 26a, 14:51

Hirugarren urte da Oñatiko udalak kirolaren inguruan mahai-ingurua antolatzen duela eta aurten, azken urteetan areagotzen ari den gai bat ekarri nahi izan dute mahai gainera, kirol boluntariotzan dagoen jende falta.

Aratz losadak dinamizatutako saioan, herriko kirol talde ezberdinetako kideak batu dituzte, Aitor Bian eskubaloi sailetik, Ainara Diaz de Gereñu Abixaran taldetik, Ainhoa Zumalde tenis sailetik eta Iñaki Mugarza txirrindularitza sailetik, bakoitzaren errealitatearen berri emateko eta herrian egun arazo honen aurrean dagoen ikuspegia zein den jakiteko. Denetan egoera berdina ez izan arren, lanerako prest dagoen jendea aurkitzea geroz eta zailagoa dela argi utzi dute; eta aurkitzen denean lanaren truke bueltan zerbait ematea espero dela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak