Ia 21 milioi euroko aurrekontua aho batez onartu du Oñatiko udalbatzak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko abe. 16a, 15:50

Aho batez onartu du Oñatiko udalbatzak datorren urteko aurrekontua, EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin, agintaldi honetan lehen aldiz. Ia 21 milioi euro izango ditu Oñatik datorren urtean, aurten baino bi milioi ehun mila euro gehiago.

Ohiko moduan urteko osoko bilkurako gai zerrendak jaso du hurrengo urteko aurrekontuaren bozketa. Atzo, eguena, egin zuten abenduko osoko bilkura eta alde bien babesa izan zuen Udal Gobernuak landutako aurrekontuak. 

Guztira ia 21 milioi euro izango ditu Oñatik datorren urtean aurten  baino bi milioi ehun mila euro gehiago. Foru Funtsaren igoera, Ur Jauzien dibidendoak eta Next Generation funtsetik jasotako 532 mila euroko laguntza daude, besteak beste, igoera horren atzean. Aurrezki arrunt positiboa, berriz, 1,9 milioi euroa da, 2008ko krisiaren aurreko kopuruen bueltakoa, eta datorren urteko zor bizi 8,4 milioi euroko izango da.

21 milioi euroko aurrekontua horretan,%10eko igoera orokorra aplikatuko da herriko talde eta eragileei zuzendutako dirulaguntzetan. Sancti Spiritus unibertsitatean formazio eta ikasketa gelak egiteko 290.000 euro egongo dira. Kultura sormenerako, enpresa berriak sustzeko edo ongizatea hobetzen laguntzeko partidak daude, esaterako onartutakoen artean. 90.000 euro adibidez, EAJk aurrekontuan txertatzeko egindako proposamenak eta ontzat emandako hiru ekarpenetarako: musika eskolan egin daitezkeen hobekuntza lanetarako, genero indarkeria gazteekin lantzeko eta merkataritza biziberritzeko planerako. Hori txertatzea ere izan da arrazoia EAJrendako aurrekontu hau babesteko.

Izaro Elorza alkateak adierazi duen moduan, aurrekontu soziala dira onartutakoa, zerbitzu publikoak eta diru laguntzak indartzea dakarrena, inbertsio mailari eutsiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak