Materiala batuko dute astean Martutenerako

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko abe. 12a, 10:30

Presoendako Gabonetako laguntza kanpaina jarri du martxan Parrokiako Espetxe Pastoralak. Materiala Hirukar, Sillero edo Irizar estankoan jasoko dute aste honetan.

Gabon bezperetan egin ohi duen moduan, aurten ere Martuteneko presoendako materiala batuko du Oñatiko Parrokiako Espetxe Pastoralak.

Barruko arropa berria, gizonezkoentzako kamiseta manga motzak, galtzerdiak eta kaltzontziloak; gizon nahiz emakumeentzako txandal frakak, kamisetak eta sudaderak; bainuko eta kirol oinetakoak; turroi biguna; tabako gorria, metxeroak; seiluak, sobreak eta boligrafoak eta azazkalak moztekoak jaso gura dituzte.

Aste honetan egingo dute bilketa, astelehenetik egubakoitzera. Eta materiala herriko hiru tokia hauetara eraman daiteke: Hirukar liburu denda, Sillero oinetako denda eta Irizar estankoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak