Maratz, Oñatiko gazteendako lan-orientazio zerbitzua bihar jarriko da martxan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko aza. 30a, 11:15

16-35 urte bitartekoei zuzendutako zerbitzua abiaraziko du Oñatiko Udalak bihartik aurrera. Gaztelekuko bulegoan eskainiko dute zerbitzua, martitzenetik egubakoitzera, 10:00etatik 13:00era. Hala ere, telefonoz edota posta elektronikoz ere harremanetan jartzeko aukera egongo da.

Lan-aholkularitza eta orientazioa ditu hizpide Maratz egitasmoak. Hainbat baliabide emango dizkie gazteei: hala nola, beken inguruko, lan-ikastaroen gaineko eta lanarekin lotutako dirulaguntzen informazioa; Oñatiko nahiz eskualdeko enplegu-baliabideak ezagutaraztea, enpresa berriak sortzeko bitartekoen informazioa, eta gazteei zuzendutako laguntza eta baliabideak eskuratzeko informazioa.

Oñatiko Udalak eskaintzen ditu laneratze-zerbitzuak, baina Oñatiko haur eta gazteria batzordeko zinegotzi Iker Oñatek adierazi du, "gazteen lan aukerak edota ikasketak bukatu osterako bide posibleak ikusarazteko bideak aztertzeko eta abiarazteko beharra" identifikatu zutela. Horri erantzuna emateko osatu dute Maratz, Oñatiko gazteendako lan-orientazio zerbitzua". Haurrak eta Gazteria sailetik bultzatutako ekimena da eta Sozioekonomiaren sailarekin egidako elkarlana du oinarri.

Aurrez aurreko zerbitzua izango da. Gaztelekuko bulegoan egongo da, martitzenetik egubakoitzera, 10:00etatik 13:00era. Halaber, 943 71 82 57 telefono zenbakira deituta edota gazteinformazioa@onati.eus helbide elektronikora idatzita ere jarri ahal izango da harremanetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak