OLRaren 13. edizioan antonimoak izan da gaia eta objektua, aldiz, zotza. Gutxienez minutu bateko eta gehienez hiru minutuko ikus-entzunezko lanak aurkeztu behar izan dituzte taldeek. Irabazlea Galtzardi izan da; bigarren saria Dwingi Dwingik irabazi du; eta, hirugarrena LPMk. Aktore onenaren saria Lolo and Navajas taldeak irabazi du; publikoaren saria Dwingi Dwingik, eta baita antolatzaileek emandako sari berezia ere.