Adina, generoa eta beste datu batzuk jarrita, profil ezberdinak identifikatuko dituzte eta diagnosia ahalik eta osatuena egiten ahalegindu dira. Besteak beste, nerabeek adikzioen kontsumoarekiko duten pertzepzioaren berri jaso gura izan dute. Atera duten ondorio nagusietako bat izan da, nerabeen kontsumo mailaz harago, helduena ere kontrolatu behar dela.
Diagnosiaren lehen fasean ateratako ondorioak taldetan parte hartu dutenekin partekatuko dituzte, eta, ostean, zein lan lerro jarraitu adostu beharko da.
Duela 30 urte
Duela 30 urte hasi zen Oñatiko Udala prebentzio lana egiten, drogamenpekotasunari lotutakoa, batez ere. Harrez gero adikzio motak gehitu egin direla ikusita astean aurkeztutako diagnosia egin dute.