Eibarko epaitegiak Autlan enpresa zigortu du osasun prebentzio neurriak ez betetzeagatik, ELA eta LAB sindikatuek astean jakinarazi dutenez. Biek osatzen dute enpresako komitea eta elkarrekin aritu dira afiliatu banaren kasuak epaitegietan defendatzeko; epaiak eskatutakoa jasotzen duela adierazi dute: lan-gaixotasuna aitortua duten bi langileren kontratua iraungitzea eta kalte-ordaina jasotzea.
Hogei urte baino gehiago egin dituzte Jose Luis Fernandezek –2001etik– eta Jose Antonio Fernandezek –1998tik– Autlan –2020ra arte Cegasa– enpresan lanean azido sulfurikoarekin zuzeneko kontaktuan.