San Migel parrokian dagoen sitsa kontrolatzeko lanak egiten ari dira eraikin barruan. Astelehenetik dago itxita eta hilabetez egongo da, lanak bukatu arte. Bitartean, Agustindarren elizan izango dira elizkizunak, hiletak barne. Eliza hura ez da parrokia bezain irisgarria baina arrapala bat jarri dute guztiek izan dezaten sarbidea.