Hainbat aldaketa izan ditu taldeak aurtengo denboraldiari begira eta poliki-poliki martxa hartzen dabil taldea. Atzo Zubikoan momentu onak izan zituen, intentsitate handiz jokatu zuten partidua eta tarte gehienetan bi goleko aldea egon zen markagailuan. Fagor Industrialeko mutilak markagailuan gerturatu bai, baina ez ziren gai izan buelta eman eta partiduari aurrea hartzeko. Bigarren zatian legazpiarrak ere, etxekoak bi jokalari gutxiagorekin zeudela aprobetxatuz, errenta handitu zuten. Hala ere, oñatiarrek berriz estutu eta borrokan jarraitu zuten azken momentura arte.