HEMEN DEBAGOIENA

Gazte zein helduentzako ekitaldiak gaurkoan ere Oñatiko jaietan

Iñigo Barrena Kortabarria 2022ko irailaren 30a

Goizetik, Oñatiko gaztelekuak antolatuta, gazteek ginkana bat izan dute herrian zehar. Proba ezberdinak gainditu behar izan dituzte. Kiroldegian puzgarri ezberdinetan saltoka eta jauziak egiten aritu dira. Nagusiago direnak ere izan dute zer egin. Eguerdi partena berakatz zopa lehiaketa izan baita udaletxeko arkupean. Berakatz zopa txapelduna Angel Villar eta Juan Mari Urteagarena izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak