700 dantzari elkartu dira Oñatiko 50. haur dantzarien egunean

Maider Arregi 2022ko ira. 19a, 14:01

Aurtengo Oñatiko haur dantzarien eguna berezia izan da, 50.ena izan da-eta. Egunerako propio atera zituzten zapiak jantzita egin zuten dantza batzuk eta musika jo beste batzuk goizean goizetik. Plazara sartu ziren talde denak eguerdian eta Ane Enparantza alkate txikiaren agurra eta Oñatz dantza taldekoen esker onak jaso ondoren, herriko kaleetan banatu ziren eta dantzan ibili, bazkal ordua iritsi arte.

Dantzari txikiz bete ziren domekan Oñatiko kaleak goizean goizetik. Hamabi dantza taldeko dantzariek ospatu dute aurtengo Oñatiko haur dantzarien eguna, 700 dantzari inguruk, alegia.

1970.ean egin zuten lehendabiziko aldiz haur dantzarien eguna Oñatin, eta Oñatz dantza taldearendako mugarria izan den 50. urteurrena prestatzen hasi ziren 2019an. Pandemiak, baina, bi urteko etena ekarri du eta hala, 2020an ospatu behar zutena, aurten ospatu dute.

Erlazionatuak

Haurren eguneko argazkiak

Miren Arregi Amasorrain 2022 ira 18 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak