Oñatiko Hermansoloña elkartearen arropa biltegia ixtear da. Errelebo faltan, irailean etengo dute elkartasun zerbitzua hogei urteko ibilbidea egin ostean. Abuztuan, gehienbat, larrialdi egoerak artatu dituzte Kale Zaharreko elkartasun zerbitzuan eta irail erdialdean, Emaus elkarteari eskainiko diote bertan gelditzen den materiala. Jose Antonio Urteaga izan da biltegiko arduraduna hogei urteotan. Harekin batera aurkitu dugu gaur Alain Jiress Djomgoue. Kamerungoa da eta ondo gogoan du Larraña etxera iritsi berritakoan Kale Zaharreko biltegian jasotako laguntza.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.