Sarrera kontrola duen bizikleta eta patineteendako aparkalekua martxan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko abu. 4a, 15:46

Oñatiko Zubikoa kiroldegiko lur azpiko aparkalekuan zabaldu dute gunea. Itxitura du eremuak, eta kiroldegiko txartelarekin sartu ahal izango da bertara. Itxitura dauka, beraz, ibilgailua sartu eta ateratzeko kiroldegiko txartela erabili beharko da. Hamalau urtetik gorako herritar orok erabil dezake aparkalekua. Bazkide ez direnek, baina aparkalekua erabiltzea nahi duen orok kiroldegian eskuratu ahal izango du txartela 5,15 euroren truke. Hamalau urtetik beherako gazteek ere erabili ahal izango dute, baina, horretarako, gurasoek baimena eskatu beharko dute kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak