Trafiko-kontrolak egin dituzte azken bi asteetan Oñatin

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko uzt. 31a, 10:10

Dokumentazio, alkohol eta droga kontrolak egin ditu Oñatiko Udaltzaingoak azken bi asteetan. Gutxi gorabehera 140 kontrol inguru egin dizkiete bai gidari arruntei, baita profesionalei ere bi asteotan; tartean, kamioilariei, herriko autobus txikiko gidariariei nahiz udal-zerbitzuko ibilgailuei. Orokorrean, jarri dituzten isun gehienak dokumentazio faltagatik izan dira. Droga eta alkoholari dagokionez ez dute positibo bakar bat ere atzeman. Balorazio positiboa egin du Idoia Lazpita Oñatiko udaltzainburuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak