Erein proiektua aurkeztu du Txantxiku Ikastolak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko eka. 16a, 15:35

Txantxiku Ikastolak Erein proiektua jarriko du martxan 2022-2023 ikasturtean DBHko lehenengo mailan hasiko diren ikasleekin. Proiektuaren oinarriak zeintzuk diren eta zelan lan egingo duten aurkeztu zuten atzo jendeaurrean.

Txantxiku ikastola eraldaketa prozesuan sartuta dago, eta Erein proiektua hezkuntza sakonetik eraldatzeko eman duten beste pauso bat da. 2019an hasi ziren lanean beste sei ikastolarekin batera.

Ikastolako arduradunen esanetan gizartea eraldatuko duten pertsonak hezi nahi dituzte, etorkizuneko erronkei aurre egiteko gertu dauden komunitateko kideak prestatuz. Erein proiektuaren oinarria pertsona eredua da.

Irailerako prest

Bost bereizgarri izango dituzten pertsonak sortu nahi dituzte: barne sendotasuna dutenak, euskaldunak, kooperatiboak, eraldatzaileak, eta erabakitzaile eta ekintzaileak.

Eraldaketa hori gauzatzeko ikasleei ikaskuntza esperientzia mota ezberdinak eskaini nahi die Ikastolak. Horretarako plazako eraikineko espazioen antolaketa berria egingo da, espazio irekiak eta polibalenteak sortuz. Dagoeneko hasi dira lanekin, eta irailerako lanak bukatuta egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak