Aurrerantzean urtero egingo dituzte arkeotopaketak Oñatin. Aurten, gainera, bi izango dira; izan ere, udazkenean beste bat egingo dute pandemia kontuak tarteko atzeratutako edizioa errekuperatzeko.
Pirinioetako ingurunea aztertzen duten ikerketa-taldeen arteko sare-lana sustatzeko helburuarekin jaio dira arkeotopaketak. Bultzatzaileen artean dira Euskal Herriko Unibertsitateko historiaurre saila, Oñatiko Udala eta Arrikrutz Kobak.