Arkeotopaketak abian dira, Oñatin

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mai. 25a, 19:33

Oñatiko Unibertsitatea izena hartu duten lehen arkeologia topaketak abiarazi dituzte Oñatin. Barikura arte luzatuko dira, eta asmoa da aurrerantzean urtero egitea Pirinioetako ingurunea aztertzen duten ikerketa-taldeen arteko sare-lana sustatzeko helburuarekin.

Bultzatzaileen artean dira Euskal Herriko Unibertsitateko historiaurre saila, Oñatiko Udala eta Arrikrutz Kobak. 

32 ikerlarik hartuko dute parte lehen Arkeotopaketan, tartean Euskal Herrikoak baina baita ere Burgos, Salamanca, Zaragoza, Bartzelona edo Oviedotik etorritakoak. 

Eguazten arratsaldean egin dute inaugurazio ekitaldia Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatean. Bertan izan dira topaketa hauen arduradunetako bat den Alvaro Arrizabalaga eta baita ere Oñatiko alkate Izaro Elortza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak