Bonu kanpainako txartelak gaurtik eros daitezke

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko mai. 4a, 17:34

Herriko negozioetan erabiltzeko bonu kanpaina berria abiarazi du Oñatiko Udalak. Bi deskontu kanpaina egongo dira: udaberrian bat eta udazkenean bestea. Udaberriko bonuak gaurtik, maiatzak 4, eros daitezke.

Aurreko kanpainetan bezala, Oñatin erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek eros ditzakete bonu hauek ezagunak diren bideak erabilita: oñati.bonoak.eus helbidean sartu eta plataforma digitala erabilita, edo zuzenean dendara edo dagokion zerbitzura joanda. Herritar bakoitzak 50 euro eros ditzake, gehienez, beste 50 euro udazkenean. Bonuek %20ko deskontua izango dute; hori da Udalak diruz lagunduko duena. Adibidez, 50 euroko bonua 40 euro ordainduko ditu herritarrak.

Maiatzaren 4an, gaur, hasten da udaberriko deskontu kanpaina eta hamabost egun iraungo ditu; hilaren 18ra arte erosi ahal izango dira bonu txartelak. Udazkeneko kanpaina jaien ostean hasiko da, urrian, eta azarora arte luzatuko. Bonuak baina, abenduaren 2ra bitartean erabili ahal daitezke, eta posible da udaberriko bonua udazkenean ere erabiltzea.

Egun herriko 41 saltoki daude atxikituta oñati.bonoak.eus plataformara baina gehiago ere batu daitezke, horretarako aukera zabalik dago-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak