Orain hilabete dela, martxoaren 26an, heldu zen Poloniara. Euskal Herriko elkarteekin harremanetan daude Poloniako boluntarioak eta Katowiceko tren eta autobus geltokietara heltzen dira errefuxiatu gehienak. Harreragunean atseden hartu eta Euskal Herrirako autobusa itxaroten dute. Emozionalki zein fisikoki jota heltzen dira errefuxiatuak. Bizi duten egunerokoa zelakoa den azaldu du Muruak.