Herritarrek gogoz hartu dituzte Aste Santu edo udaberriko oporrak, eta pandemiak ekarritako mugak inoiz baino malguagoak direla aprobetxatuz, bidaiatzea izan da askoren hautua.
Halere, pandemia ez da oharkabean pasatu eta turismoaren sektoreko langileek badute susmo bat: orain, bidaiariek landa guneak eta natura aukeratzeko joera handiagoa dute. Horixe bera uste dut Gomiztegi Artzain Eskolako Ane Garciandiak, eta egunotan berretsi egin du susmoa.
Ibilaldia eta erakustaldia
Goizean goiz Parketxetik abiatu ziren dozena bat familia, eta hainbat geldialdiko ibilbidea egin ostean, Gomiztegira iritsi ziren. Bertan artzain txakur erakustaldia ikusi zuten lehendabizi. Ondoren gazta nola egiten duten erakutsi zien Garciandiak, eta ondoren, jakina, gazta probatzeko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek.
Bisitaren funtsa artzaintzak hemengo kulturan duen garrantzia ezagutaraztea izan zen; ogibidea gertutik ezagutzea. Eta bisitariek "pozik" hartu zituzten azalpenak.