Martxoko ohiko osoko bilkura egin du gaur udalbatzak. 33 puntu gai zerrendan, tartean 2021eko likidazioak utzitakoa ze proiektutara bideratuko den.
Mozioak ere egon dira. Ukrainako gerrari lotutakoa, bana aurkeztu dute EH Bilduk eta EAJk. Bozketan, Udal Gobernuarena onartu da, aho batez.
Baso landaketari eta kudeaketari buruzkoa ere aurkeztu du EAJk. EH Bilduk aurrekoan aurkeztu zuen gai honen inguruko mozioa eta aurka bozkatu du gaurko bozketan.
Saharako auziari buruzkoa, berriz, Espainiak hartutako erabakiaren aurka, mozio bateratua aurkeztu dute alderdi biek.
Elkarrekin Gara ekimena eta Oñatiko pentsiodunek agertutako kezken eta eskaeren inguruko mozioak ere aho batez onartu dituzte.