HEMEN DEBAGOIENA

Gitarrek agindutako pop rock doinuak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko apirilaren 6a

90eko hamarkadako Hor Konpon taldeko kideak dira Oñatiko Mila Modu taldean ari diren hiru kide: Xabi Yaniz, gitarra-jolea eta abeslaria; Andoni Campos, baxu-jolea; eta Oskar Arlanzon, bateria-jolea eta perkusionista. Laukotea da Mila Modu, Rober Ferreiro gitarra-jolea –garai bateko Malenkonia taldekoa– batuta.

Absurdoaren paradisua bilduman batu zituzten sei kantu, 2020an, eta aurtengo martxoan argitaratu dute Intra, hamar abesti berrirekin. Hemen Debagoiena saioko Akordeak musika tartean izan dira Yaniz eta Campos; Oñatiko Santa Ana aretoko harreran grabatu dute Inor ez da inor abestia, bi gitarra lagun dituztela.