Ion Aranguren: "Ukrainarekin ikusten ari gara Europa gai dela errefuxiatuei harrera egiteko; zergatik ez pertsona afrikarrekin?"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mar. 30a, 11:02

Udan beteko dira lau urte Irungo Harrera Sarea sortu zenetik. Behar batetik sortutako elkartasun sarea da; izan ere, asko dira Irungo tren geltokira galduta eta egoera zaurgarrian iristen diren migratzaile afrikarrak. Gaur gaurkoz, 50 bat boluntariok dihardute Irungo Harrera Sarean. Helburua da migratzaileei ahalik eta harrera duinena ematea, haien sufrimendua ikustaraztea eta arduradun politikoei migrazio politikak egokitzeko eskatzea.

Hainbat migratzaile hil dira Irungo muga zeharkatzeko ahaleginean; azkena martxoaren 12an Bidasoa ibaian desagertuta. Migratzaile guztiendako korridore seguruak aldarrikatzen dituzte Irungo Harrera Saretik. Ion Aranguren Oñatin izango da egubakoitzean. Hitzaldia egingo du Hotz Oñatik antolatutako jardunaldi berezien barruan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak