Oñatira etortzen diren ume ukrainarrak Kiev iparraldean dagoen Ivankiv herrikoak dira, eta asteburuan jasotako material guztia hara bidali gura dute. Badute esperantza helmugara iritsiko dena.
Orain arte eskuak lotuta izan dituzte. Edozein laguntza bere helmugara iritsiko ote zen ziurgabetasuna edukita, bidalketak atzeratu behar izan dituzte. Eguaztenean Oñatitik irtengo den materiala Ivankivera heltzen bada, badituzte beste laguntza proiektu batzuk buruan.
Eta, hain justu ere, halako ekintzak baliatzen dituzte, barruko urduritasuna eta antsietatea askatzeko. Askok ez dute beraien umearekin inongo kontaktu zuzenik.